Ataria TB

«Zerbait berezia badu; ezagutu berri duenari ere pizten dio zerbait»

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko urriaren 5a

Eguraldia lagun, ia 200 trikitilari eta trikiti zale bildu dira gaur, Tolosan ospatu den III. Tolosaldeko Trikiti Egunean. Goizean kalejira egin dute talde txikitan banatuta, eta Zerkausian bazkaldu ondoren, 18:30ean, kalejira erraldoia egingo dute.

Aitor Lasa eta Maixa Lizarribar Hauspotuz Tolosaldeko Trikiti Elkarteko kideak «oso pozik» daude ekimenak izan duen erantzunarekin eta eskualdean trikitiak duen garrantzia azpimarratu dute: «Lehen urtean jabetu ginen trikitilari eta trikiti zale asko zeudela eskualdean, eta elkargune bat izateko aitzakiarekin hasi ginen egun hau antolatzen, eta jada hirugarren urtea da.

Lasak eta Lizarribarrek azpimarratu dute, trikitiaren aitzakian jai giroan egun eder bat pasatzea dela helburua. «Duela gutxi trikiti munduan murgildu diren haur nahiz helduak ere etorriko dira bazkarira, eta guretzat ezinbestekoa da horiei ere heltzea».

Erlazionatuak

Trikitiaren hiriburu

Josu Artutxa Dorronsoro 2024 urr 05 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!