Trikitiaren hiriburu

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko urriaren 5a

Hauspotuz Tolosaldeko Trikiti Elkarteak antolatuta, Tolosaldeko III. Trikiti Eguna ospatzen ari dira, gaur, Tolosan, eskualdean trikitiaren mugimendua indarberritzen jarraitzeko asmoz.

Egun osoko festa izaten ari da, eta bertako nahiz inguruko ia 200 trikitilari eta tikiti zale elkartu dira. Lopez Mendizabal pasealekuan jarrita zuten hitzordua, eta bertan egin dute hamaiketakoa. Ondoren, kalejiran atera dira, talde txikitan banatuta. Une honetan, sorpresaz beteriko bazkaria egiten ari dira Zerkausian, eta egunari amaiera emateko, kalejira erraldoia egingo dute, 18:30ean.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!