Ataria TB

«Jaien antolatzaileei eskaintzen diet gaurko aitortza, eskerrak emateko»

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko urriaren 5a

Naroa Merino tolosarra Europako txapeldunordea da zesta puntan, eta gaur, Berazubin, bere auzoan, bederatzi egunez luzatuko diren festak iragartzeko suziria botatzeko ohorea izan du.

Txupinazoaren aurretik, baina, festen egitarauaren barruan sartu dituzten jarduerak izan dira. Batetik, haurren 3x3 futbol txapelketako sailkatze faseko partida; bestetik, II. Piragua Lasterketa egin dute Oria ibaian, Zumardia elkartearen laguntzarekin; azkenik, haurrak berriro izan dira protagonista, Tolosa CF plazan Tolosaldea LHII-ko kideen eskutik egin dituzten jolasetan.

Merino oso pozik zegoen txupinazoa jaurtitzeko ohorea izan duelako: «Betidanik oso bereziak izan dira auzoko jaiak eta asko gustatzen zaizkit. Antolatzaileei eta bizilagunei eskaintzen diet gaurko aitortza, beraiek gabe ezinezkoa delako festak aurrera ateratzea». Aurten, familiarekin gozatu nahi du festez. «Hala ere, lasai ibiliko naiz; bihar Urnietan jokatzen dut, eta hurrengo asteburuan ere bi partida jokatuko ditut», adierazi du.

Erlazionatuak

Gogotsu, lehen egunetik

Josu Artutxa Dorronsoro 2024 urr 05 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!