Gogotsu, lehen egunetik

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko urriaren 5a

Tolosako Berazubi auzoan gaur eman diote hasiera hilaren 13ra bitarte luzatuko den festa giroko ekintza zerrendari.

Zesta puntan Espainiako eta Europako txapeldunordea izan den Naroa Merino auzotarrak izan du txupinazoa botatzeko ohorea; auzo elkarteak, txapela bat oparitu dio, gainera. Bitartean, haur nahiz helduak jolasean aritzeko aukera izan dute.

Astebururako prestatutako egitaraua:

  • Urriak 5, larunbata
    • 16:30. Holly hautsen festa, plazan.
    • 17:00. Pottoka ibilaldiak, auzoko kaleetan.
    • 18:30. Buruhandiak auzoko kaleetan.
    • 19:00. Erromeria, Alaiki taldearen eskutik.
    • 22:30. Primo Bayo DJ-a, auzoko kaleak alaitzen.
    • 23:30. Inhumanos, Valentziako taldearen kontzertua.
    • Ondoren. Primo Bayorekin festa plazan.
  • Urriak 6, igandea
    • 12:00. Gizonezkoen toka txapelketa.
    • 14:30. Larreak zerbitzatutako bazkaria. Izen ematea, auzo elkartean.
    • 16:00. Musika, Peruren eskutik.
    • 17:30. Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira.
    • 19:00. Disko mugikorra Parti Man, haurrentzat.

Honakoak izango dira trafiko mozketak:

  • Urriak 5, larunbata
    • 17:00-19:00. Buruhandiak ibiliko dira kalez kale.
    • 23:00-02:00. Kontzertua.
  • Urriak 6, igandea
    • 17:30-19:00. Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!