Tolosako Laskorain eta Tolosala klubek elkarlanarekin abiatu dute hasi berri den denboraldia. Gizonezkoen talde nagusiak bateratu dituzte eta Tolosala izenarekin ari dira lehian Hirugarren Mailan. Javi Mujika da bertako entrenatzailea eta berarekin aritu gara solasean, talde bateratuaren berri izan eta denboraldiaren ingurumariak ezagutzeko.