Gehigarria: ongizatea

Emakumearen osasuna erdigunean

Ataria 2024ko uzt. 21a, 10:00

Emakumeari lotutako espezialitate guztiak jorratzen dituzte Zuatzu Klinikan eta ginekologia, obstetrizia eta jaio aurreko diagnostikoan esperientzia zabala dute. Gipuzkoako sei herritan dute egoitza, tartean da Tolosa. Hain justu, Laskorain kaleko 16. zenbakian dago kontsulta, eta bertan aritzen dira lanean Ane Garmendia eta Irune Alzola ginekologoak.

Ginekologia da emakumearen bidea jarraitzen duen medikuntzaren adarra. Zuatzu Klinikan aski ondo barneratuta dute hori, bertako espezialistak baitira emakumearen etapa guztietan euren beharrei erantzun eta kezkak konpontzeaz arduratzen direnak.

Hamar urte baino gehiagoko ibilbidea duen klinika profesionala da Zuatzu. Hain justu, emakumeari zuzendutako espezialitate guztiak jorratzen dituzte, baina era berezi batean lantzen dute ginekologia, obstetrizia eta jaio aurreko diagnostikoa. Horiek guztiek ardura eta prestakuntza berezia eskatzen dute, eta Zuatzu Klinikan hori da eskaintzen dutena. «Zentro berean espezialista ugari daudenez, profesional prestatu eta konfiantzazko baten arreta eskaintzen dugu, arloa edozein dela ere», diote.

Ugalketa-aparatu femeninoa gorputzaren zati oso txikia izan arren, emakumearen bizitzan duen eragina oso garrantzitsua dela diote bertako espezialistek. Horregatik, gertuko arreta eskaintzen duen mediku talde integral eta profesional batek osatzen du lantaldea; haurtzarotik zahartzarora bidelagun izango dituzunak, arazo guztiei aurre egin eta une bakoitzari lotutako behar, nahi eta kezkei erantzuna ematen lagunduko dutenak. «Behar duzun guztia, behar duzunean».

Gainera, zauden lekuan zaudela, Zuatzu Klinika ondoan izango duzu. Izan ere, bezero bakoitzaren beharretara diseinatutako instalazioak aurki ditzakezu Gipuzkoako hainbat herritan. Horiek dira, hain zuzen, Donostia, Beasain, Irun, Eibar, Arrasate eta baita Tolosa ere. Hain justu, Tolosako Laskorain kaleko 16. zenbakian dago eskualdean zabaldu duten egoitza, eta bertan ez ezik, gainontzeko guztietan ere espazio zabal eta argitsuekin atondutako gelak, kontsultak, ebakuntza-gelak, analisi eta erradiologia-zerbitzuak edo laborategiak aurki ditzakezu, eroso eta lasai senti zaitezen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!