Gehigarria: ongizatea

«Gaur egun belaunaldi berriak gehiago zaintzen dira»

Ataria 2024ko uztailaren 21a

Ane Garmendia (Donostia, 1989) ginekologian eta obstetrizian mediku espezialista da. Suitzan igaro zituen hamar urte profesional bezala, eta duela bi urte Euskal Herrira itzuli eta 2022az geroztik Zuatzu Klinikan lanean dihardu.

Urtero azterketa ginekologikoak egitea gomendatzen duzue espezialistek. Zein garrantzia du ginekologiak?
ETS arazoak biderkatu egin dira, bai klinika publikoetan, baita gurean ere. Nerabezaroan, batez ere, sexu harremanekin edo hilerokoarekin hasten direnean arazo ugari sortzen dira, eta egoera horri berrikuspen txiki bat egitea gomendatzen dut beti, behintzat prebentzio moduan. Gaur egun fokua prebentzioan jartzen dugu.

Zein da gaur egun arazo ginekologikoen egoera? Azken urteetan areagotu egin dela esan daiteke?
Berrikuspen kopurua areagotu egin dela esan daiteke, gaur egun belaunaldi berriak gehiago zaintzen baitira; gaixotasunak ekiditen dituzte eta osasunari gehiago erreparatzen diote. Gainera, sistema publikoa oso saturatuta dagoenez, joera pribatutik jotzea da, beraz, kopuruari dagokionez, gorakada nabarmena izan duela esango nuke.

Medikuntza zerbitzua asko aldatu da?
Bai, adibidez, Donostiako klinikan unitate berri bat sortu dugu, ginekologia birsortzailea izena duena. Menopausian edo gazteen genitaletan azaltzen diren sintomatologiak lehortasuna, sexu harremanetan mina sentitzea edota haurdunaldien osteko inkontinentzia, besteak beste— hobetzeko helburuarekin. Orain arte horrelako arazoek ez dute irtenbide handirik izan, baina orain badago nora jo. Zoru pelbikoa lantzen duten fisioak ere gehitu ditugu taldera beste ikuspegi bat izateko helburuz.

Zergatik jo Zuatzu Klinikara?
Zerotik hazi den talde oso indartsua osatu dugu. Duela hamar urte baino gehiago mediku talde baten ekimenez sortu zen klinika eta hori nabaria da medikuen inplikazio maila altuan. Zerbitzu oso zabala eta gertukoa eskaintzen diegu emakumeei eta hori emaitzetan ere ikusten dugu. Harreman oso polita sortzen da bezeroekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!