Oinak arin

Meza luzagarria

Xanti Nazabal Urruzola eta Oier Gastesi Tolosa 2024ko uztailaren 12a

Denboraldiko azken saioa, berezia, zuzenekoa, 'Oinak Arin' eta 'Gazte Gara Gazte' irratsaioetako aurkezleon eskutik.

‘Meza luzagarria’ saioaren deskribapen modukoa izanik, Eurokopaz eta Espainiar selekzioaren jarraitzaileez eta Jokin Altunaren aurkako txistuez aritu gara. Tolosako txistulariak San Ferminetan nola ibiltzen diren azaldu du Ion Garmendiak, eta Josu Lizarralde Galtzaundi Euskara Elkarteko zuzendaritzako kidearen eskutik, euskarak urteetan zehar jasan dituen debeku eta aipu ezberdinak ekarri ditugu gogora. Aurrera begira, uztailean eskualdean ospatuko diren festak ere izan ditugu hizpide.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!