Udal ordezkariek ere oinak astindu dituzte

Leyre Carrasco 2024ko ekainaren 24a

Tolosako Trianguloa plaza izan da arratsaldeko geldialdi garrantzitsuenetako bat, eta bertan Udaberri dantza taldekoen ostean iritsi da udal ordezkarien txanda. Lehenik, Andu Martinez de Rituerto alkateak agurra dantzatu du plazaren erdi-erdian, eta ondoren, gainerako zinegotziekin batera egin du dantza. Bukatzean, plazaren bueltan zain zeuden eskopetari guztiak azken tiroak jaurti dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!