Euskal Herri plazako Alardearen bilkuraren ondoren, beste une hunkigarri bat izan da. Orain gutxi zendu den Antxon Elosegiri omenaldia egin diote lau konpainiak Trianguloa plazan, beste guztien ordezkari moduan: Amarotz, Andia, Aiz-Orratz eta Kabi Alai. Bi tiro egin dituzte, bakoitza Elosegiren bi bilobak gidatuta: Nerea Elosegi Ariznabarreta eta Ibon Arteaga Elosegi.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?