Tolosako San Joan jaietan izan ohi diren momentu berezienetakoak dantzari lotuta daude. Bordondantzariek San Joan zortzikoa dantzatu dute Andre Maria eta Gorriti plazetan. Aurtengoan ere kapitain bezala Miren Nazabal aritu da, eta hiru urtez jarraian izan du egiteko hori gaurkoarekin. Erraldoiek, bere aldetik, Valiente dantzarekin beste behin txunditu dituzte Andre Maria plazan elkartu direnak. Eskopetariak dantzen lekuko izan dira, eta prozesioak bere bidea egin du Andre Maria elizatik abiatuta.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?