Goizean goizetik hasita Tolosako kaleetan ibili dira eskopetarien konpainiak. Guztira hemeretzi talde atera dira eta denek batera bina tiro bota dituzte: eguneko lehena, Plaza Zaharrean eta, bigarrena, Euskal Herria plazan. Geroago, Trianguloa plazan lau bat konpainia bildu eta Antxon Elosegiren omenez ere bi tiro bota dituzte, kapitain haren bi iloba zituztela.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?