Tolosako lehen sua piztuta

Leyre Carrasco 2024ko ekainaren 23a

Tolosako Plaza Zaharrean piztu dute sua, udalbatza eta herritar mordoa bertan zela; Eduardo Mocoroa Musika Eskolako Ikasleen bandak girotu dute San Joan su txikia.

Beste herrietan bezala, Tolosan ere piztu dute sua, baina ohitura den bezala, lehenengo su txikiaren txanda izaten da. Honela, Plaza Zaharrean piztu dute sua brigadako langileek. Herritar ugari salto egiteko prest zegoen eta horrelaxe aritu dira haur eta gazteak. Batzuek behin baino gehiagotan egin dute, gainera. Eduardo Mocoroa Musika Eskolako Ikasleen bandak girotu du su txikia udaletxeko aterpean.

Andre Maria plazan egingo dute San Joan sua, 22:00etan. Ondoren, Udal Musika Banda, Udaberri dantza taldea eta Santa Maria kapera izango dira, eta San Joan zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da. Horrez gain, herritarrek izango dute gaur beste zenbait ekintzetaz gozatzeko aukera.

Ikusi egitarau guztia hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!