Hasi da Kuadrilla Egun betea

Ataria 2024ko ekainaren 22a

Kuadrillen Eguna da gaur, Tolosan, eta sartu dira jada jai giro betean. Plaza Berrian eman diote hasiera egunari eta aurtengo gaia Olinpiar Jokoak izanda, ez da kirol erakustaldirik falta izan.

Trianguloatik Plaza Berrira bitarteko lasterketarekin eman diote hasiera Tolosako Kuadrilla Egunari. Eta behin beroketak eginda, jai giroan sartu dira kuadrilla guztiak. Goizean zehar ez dira protagonista bakarrak izan hala ere, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejirak ere jende ugari bildu baitu. Arratsaldean jarraituko du jai giroak; 16:00etan Iratzar taldearen erromeria izango da Euskal Herria Plazan, tartean, Larrain Dantza egingo dutelarik Tolosako dultzaineroekin, 18:30ean Gari, Montxo ta Joselontxo haurrentzako ikuskizuna egongo da Alondegi plazan, 20:00etan DJ Txekor ariko da, 22:30ean DUDIK-P taldearen kontzertua egongo da Lopez-Mendizabal pasealekuan, 23:00etan Xiberoots eta DJ Fulana egongo dira Plaza Berrian eta bukatzeko, 00:00etan, Jainekin txarangak joko du Alde Zaharrean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!