Ostiraletik astelehena bitarte, Tolosa bete-betean murgilduko da San Joan jaien ospakizunean eta horren harira, hainbat trafiko aldaketa egingo dituzte herriko puntu desberdinetan.
- Ekainak 21, ostirala
- Trafiko etena, 22:00-22:15: Santa Klara kalean trafikoa etengo da zezen suzkoak irauten duen bitartean, Dama Berdeko biribilgunetik Naparzubiraino. Jon Andoni Irazusta pasealekutik Asuncion Klinikarako sarbidea mantenduko da.
- Kotxez husteko deia: Santa Klarako zamalanen eremua eta mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta dauden bi aparkalekuak kotxez hustu beharko dira, eguerditik aurrera; Udaltzaingoak bertan jarriko dituen seinaleetan zehaztuko da ordua.
- Rondilla kalea: Ogi Berri eta Muñagorri Harategiaren parean dauden aparkalekuak libre utzi beharko dira, eskuin eta ezker, egun osoz, Euskal Herria plazan karpak jartzeko sartu irtenak egin ahal izan ditzaten.
- Ekainak 22, larunbata. Kuadrillen Eguna.
- Trafiko mozketa, 10:00-22:00: Kuadrillen Eguna dela eta, Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat (musika eskolaren paretik Trianguloa plazara bitarte).
- Ondorengo eremuak kotxez hustu beharko dira, 06:00etarako:
- Rondilla kalea: Kalea ibilgailuentzat usteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plaza paretik Trianguloa plazara, baita azken honetako zamalanen gunea ere.
- San Frantzisko pasealekua (elizatik Gernikako Arbola lorategietara): Goizean Euskal Herria plazako azoka San Frantzisko pasealekuan egingo da. Postuak kentzen diren unetik berriro ere aparkatu ahal izango da bertan.
- Autobus geltokiak: Egun osoan zehar, musika eskola pareko eta San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak bertan behera geratuko dira. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.
- Solstizio kontzertua. Kontzertua Iraolaneko pagadian egingo da, eta ez Gorostizuko zelaian. Urkizutik gora, irisgarritasun arazoa dutenei bakarrik utziko zaie ibilgailuekin pasatzen.
- Ekainak 23, igandea. San Joan bezpera.
- Naparzubia itxita egongo da San Joan su txikia eta San Joan sua egiten diren bitartean. Hori dela eta, Alde Zaharreko garajeetarako sartu-irtenak Felipe Gorriti plazatik egin beharko dira, urtero bezala.
- Trianguloa plazako zamalanen eremua kotxez hustu beharko da. Estropadak direla eta, traineruak eta bestelako materialak deskargatzeko erreserbatuko da. Horri lotuta, Tolosaldea traineruaren aurkezpena lekuz aldatuko da. Trianguloan egin beharrean, Plaza Zaharrean izango da.
- Ekainak 24. astelehena. San Joan eguna.
- Trafiko mozketa (08:00-00:30): San Joan eguneko ospakizuna dela eta, Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Musika Eskolaren paretik Trianguloa plazara arte.
- Ondorengo eremuak kotxez hustu beharko dira:
- Rondilla kalea (06:00etarako): Kalea ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plaza paretik Trianguloa plazara arte.
- Trianguloko zamalanen eremua eta aparkalekuak (06:00etarako).
- Zumarditxikia (10:00etarako): Su artifizialen prestaketa lan guztiak egiteko, eremua libre utzi beharko da. Hurrengo egunean goizean garbiketa lanak egin bezain pronto zabalduko da aparkalekua.
- Ondorengo eremuak kotxez hustu beharko dira:
- Autobus geltokiak: Egun osoan zehar, musika eskola pareko eta San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak bertan behera geratuko dira. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.
- Trafiko mozketa (08:00-00:30): San Joan eguneko ospakizuna dela eta, Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Musika Eskolaren paretik Trianguloa plazara arte.