Tolosan abiapuntu eta helmuga dituzten T3T eta T2T mendi lasterketei buruz hitz egin dugu antolakuntza taldeko kidea den Iñaki Insaustirekin. Tolosaldea IKT igeriketa kluba denboraldiaren une garrantzitsuenean dago, eta horri buruz aritu gara solasean Beñat Bidaola taldeko teknikariarekin. Txirrindularitzak protagonismoa izango du bihar, larunbata, Tolosan eta eskualdean. Oriako Txirrindulari Eskolak antolatu duen XLVI. Jose Maria Anza Oroimenezkoa izango da jokoan. Antolakuntzako kidea den Aitor Aiertzak azaldu dizkigu lasterketaren xehetasunak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?