Ataria TB

Eguraldiarekin kontentu, eta errepikatzeko gogoz

Ataria 2024ko maiatzaren 19a

Nekatuta, baina batez ere pozik iritsi dira mendizaleak Berazubira, XIV Orduak mendi martxa gaindituta.

Parte hartzaileen artean denetarik izan da; ibilaldia ederki ezagutzen dutenak eta maiz egin dutenak, lehenengo aldia zutenak, bakarka egin dutenak, familian edo lagunekin edota entrenatzeko baliatu dutenak. Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, nahiko gustura azaldu dira, pentsatzen zena baino euri gutxiago egin duelako. Gehienek gainditutako erronka moduan hartu dute, eta askok lau urte barru errepikatuko dutela ziurtatu badute ere, behin egitearekin asebeteta gelditu direla ziotenak ere izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!