Maiatzaren 15ean Nakbaren edo Hondamendiaren eguna oroitzen dute Palestinan. Izan ere, gaur duela 76 urte, sionismoak palestinarren aurka abiarazitako erasoaldiaren ondotik sortu zen ofizialki Israelgo Estatua, mendebaldeko potentzia inperialisten babesarekin. Data hura gogoratzeko, elkarretaratzea egin dute gaur, Trianguloa plazan, Kontseilu Sozialista Tolosaldeak deituta; dozenaka herritar batu da deialdira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?