Sanjoanak antolatzeko lehen bilera irekia, apirilaren 9an

Ataria 2024ko apirilaren 3a

19:00etan egingo dute kultur etxean, eta ideia edo proposamenak egin nahi dituen elkarte, eragile eta herritar oro dago gonbidatuta.

Aste Santua atzean utzita, Tolosako Udala San Joan jaien antolakuntzan murgiltzen hasia da. Horren harira, ekainaren 21etik 24ra ospatuko diren festak antolatzeko bilera irekia egingo du datorren asteartean, apirilak 9. 

Saioa 19:00etan hasiko da, kultur etxean eta, jai herrikoiagoak eta parte-hartzaileagoak eraikitze aldera, ideia edota proposamenak egin nahi dituen elkarte, eragile eta herritar oro dago gonbidatuta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!