Ataria TB

«Ez inoren aurka, baina dagokigunaren alde»

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko martxoaren 1a

«Oso pozik» agertu da Rikardo Gonzalez de Durana oreitiarra. «Bertso hauekin nire burua frogatzea zen helburua. Ez nuen espero inondik inora ere txapeldun izatea. Sorpresa handia hartu dut».

Azken orduan nagiak jota bazegoen ere, azkenean sei bertso idatzi zituela adierazi du. Horietako batean, agintariak «gezurti hutsak» direla aipatzen du: «Politikariak ez badira errudunak, errudunen morroi dira. Hitz potoloak esaten dituzte, baina gero ez dute ezer egiten», azaldu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!