Inauterietako pilotakadaren auzia

Ertzaintza Beotibar kaleko gertakariak ikertzen ari da lekuan bertan

Ataria 2024ko otsailaren 21a

Hiru gaztek salatu dute Ertzaintzaren foam jaurtigai baten kolpea aurpegian jaso izana, inauterietako gertakarietan.

Drone baten bidez eta beste hainbat neurgailurekin, Ertzaintza, Tolosako Beotibar kalean inauterietan gertatua ikertzen ari da une honetan. Astelehen goizaldean, Ertzaintzaren kargek hiru gazte zauritu zituzten aurpegian, azken egunetako salaketen arabera. Horien artean dago Villabonako 16 urteko gaztea. «Biolentzia poliziala» salatzeko hainbat ekimenetan gertakaria ikertzea eta ardurak hartzea eskatu dute, besteak beste. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak, joan den astean, Tolosako auzia argitzeko «neurri guztiak» martxan jarri zituela esan zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!