Inauterietako pilotakadaren auzia

Erkorekak esan du Tolosako auzia argitzeko «neurri guztiak» martxan jarri dituela

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Martin 2024ko otsailaren 14a

Inoren salaketaren zain egon gabe, Ertzaintzak berak» hartu duela ekimena azpimarratu du Segurtasun sailburuak, «gardentasun guztiarekin» argitu dadin poliziak inauterietan zauritutako gaztearen auzia.

Gardentasuna eta ekimena. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak bi ideia horiek helarazteko ahalegin handia egin du gaur, Tolosako inauterietan, Ertzaintzaren oldarraldi batean, begi batean larri zauriturik gertatu zen gaztearen auziari loturik. «Hasiera-hasieratik Ertzaintza bera izan da istilu horien berri eman duena, gardentasun osoz, mundu guztiaren aurrean, astelehen goizean bertan, beste inoren salaketen esku utzi gabe».

Erkorekak nabarmendu du Ertzaintzak «bere kabuz eta gardentasunez» eman zuela istiluen berri, eta ireki zuela ikerketa. «Ertzaintza bera izan da ikertzeari ekin diona, hasierako diligentziak ireki dituena, inoren salaketaren zain egon gabe, eta aurrera doa ikerketa». Gainera, Tolosako epaileari mediku forentse bat izendatzeko eskatu zion, azaldu duenez, gazte zaurituaren azterketa egin zezan, eta bere ebazpena eman zezan, «zehaztuz zauriak zer nolakoak diren, zer neurrikoak eta zein jatorri duten, eta zer nolako ondorioak izan ditzaketen».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!