Sanjoanetako eskopetarien bilera garrantzitsua, bihar, Leidorren

Ataria 2024ko otsailaren 20a

Armen araudia asko zorroztu dela eta, azalpenak emango dituzte ekainaren 24ko alardeari begira. 18:30ean izango da hitzordua, eta ahalik eta herritar gehien bertaratzea eskatu dute.

Tolardea Tolosako Eskopetarien Alardeen Elkarte berriak eta Tolosako Udalak deituta, bilera irekia egingo dute, bihar, Leidor Aretoan. 18:30ean hasiko da, eta aurreratu dutenez, garrantzitsua izango da alardean parte hartzen duten herritarrak bertaratzea. «Aurten armen araudia asko zorroztu da, eta konpainietako kapitainek eta udalak ondo azaldu nahi ditugu arau horiek», adierazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!