Ataria TB

Lehertu da festa!

Ataria 2024ko otsailaren 8a

Kabi Alai elkarteak Aiz Orratz elkartea izendatu du aurten Kabi Alai Kuttun, eta elkarteko ordezkariek bota dute txupinazoa. Txupinazoa botatzearekin batera lehertu da festa.

Inauterietako udalbatzako alkate izan da azkenekoz Patxi Amiano, eta bere ordezko izango den Kabi Alai elkarteko Ainhoa Onsalok hartu du bere lekukoa. Lehenengoz, beraz, emakumea izango da inauterietako udalbatzako alkatea.

Usabal kiroldegia hainbat hilabetez itxita egon denez, herritar askok «kiloak» hartu dituztela esan dute, eta azterketa medikua egin diete udalbatzako kideei. Ondoren, kilo batzuk jaisteko helburuz, herritarrak dantzan jarri dituzte.

Txupinazoa bota dute gero, eta orduan hasi da Hausterre Egunera bitarte etenik gabe luzatuko den festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!