Informazio  gunea hondakinen gaikako bilketan sakontzeko

Ataria 2023ko abe. 12a, 14:25

Urrian aurkeztu zuten kanpaina, Ikaztegietan.

Eman aurpegia kanpainaren baitan, gaurtik ostirala bitarte informazio puntua  jarriko dute Zerkausian zalantzak argitzeko.

Tolosaldeko Mankomunitateak urrian aurkeztu zuen Eman aurpegia sentsibilizazio kanpaina, eskualdea osatzen duten 28 udalerrietako herritarrei hondakinen gaikako bilketaren inguruan informazioa zabaldu, gogorarazi zein eguneratzeko, modu horretara, gaika bildutako hondakinen kantitatea eta kalitatea hobetzeko asmoz. 
Horretarako, ekintza desberdinak jasotzen zituen kanpainak, horien artean, herritarrei informazioa zabaldu edota hauen zalantzak argitzeko informazio puntuak jartzearena. Horri jarraiki, gaurtik ostirala bitarte postua jarriko dute Zerkausian, larunbatean azokan eta astelehenean San Frantzisko pasealekuan. 

Ordutegia
  • Abenduak 12. Zerkausian, 14:00etatik 20:00etara.
  • Abenduak 13. Zerkausian, 09:00etatik 13:00etara.
  • Abenduak 14. Zerkausian, 14:00etatik 20:00etara.
  • Abenduak 15. Zerkausian, 14:00etatik 20:00etara.
  • Abenduak 16.  Azokan, 19:00etatik 15:00etara.
  • Abenduak 18. San Frantzisko pasealekuan, 14:00etatik 20:00etara.

Olioa
Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak olioaren birziklapena indartzeko kanpaina bat abiarazi berri du eta horren baitan, larunbatean postu bat jarriko du goiz zein arratsaldez Tolosako Trianguloan, olioaren birziklapenaren inguruko informazioa eta azalpenak emateko.  Gainera, birziklapen hori indartzeko inbutuak ere banatuko dituzte gerturatzen direnen artean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!