Entzuteko jaioak

Igandeko kontzerturako gonbita

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko azaroaren 24a

Pasa den asteazkenean, azaroak 22, Xexili Eguna ospatu genuen, musikarion eguna. Aste honetan, eskualdeko talde askok kalejirak egin dituzte egun honen aitzakian, eta igande honetan, etzi alegia, urteroko kontzertu berezia izango da Leidor aretoan, 12:00etan hasita. Gaurko irratsaioa, kontzertu horren inguruan izango da. Eskualdeko musika taldeek kontzertu horretan interpretatuko dituzten kantuen bertsioak entzungo dituzue.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!