Aitortza beroa jaso du

Ataria 2023ko urriaren 31

Hodeiertz abesbatzak 40. urteurreneko kontzertua egin zuen, larunbatean, ikuslez bete zen San Frantzisko elizan. Abesbatzak laguntzaile ugari izan zituen kontzertuan zehar, tartean, koruko kide ohiak.

Hodeiertz abesbatzak aitortza beroa jaso du bere 40. urteurrenean eskainitako kontzertu berezian. San Frantzisko eliza ikuslez bete zen larunbateko saio hunkigarrian. Abesbatzak laguntzaile ugari izan zituen kontzertuan zehar, tartean, koruko kide ohiak, eta besteak beste, Tolosako Udalaren omenaldia jaso zuen.

Hodeiertz abesbatza eragile garrantzitsua izan da Tolosako kultur mailan. «Ekarpen handia egin dio gure herriari eta nazioartean ere ibili da 40 urte oparo hauetan», nabarmendu zuen Andu Martinez de Rituerto alkateak. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren bilakaeraren ere talde «oso garrantzitsua» izan dela gaineratu zuen alkateak, oroitzapenez betetako hitzorduan.

54. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren baitan antolatutako hiru kontzertu berezietatik lehena izan da Hodeiertz abesbatzarena. Izan ere, lehiaketaz gain, emanaldi bereziak ere izango dira zaleen gozamenerako. Gaur, Leidorren, 19:30ean hasita, German Ormazabal pianistaren eta Maite Arruabarrena mezzosopranoaren kontzertua izango da, eta jaialdiari itxiera emateko, Suhar abesbatzak kontzertua egingo du igandean.

Argazkiak: Juan Urretabizkaia.

Erlazionatuak

Lau hamarkada, lau ahotsetara

Josu Artutxa Dorronsoro 2023 urr 27 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!