Eutsi Goiari!

Arrauna eta areto futbola

Imanol Garcia Landa 2023ko ekainaren 30a

Arrauneko Euskotren liga hasiko da asteburuan, eta martxan dago CMO Valves XXXV. Areto Futbol Txapelketa Tolosan.

Tolosaldea traineruak Euskotren ligan bigarren urteari ekingo dio asteburuan, Coruñan egingo diren bi estropadekin. Ane Zelaia Tolosaldea traineruko arraunlariarekin hitz egin dugu ligaren hasieraren aurretik traineruko kideek dituzten sentsazioen berri izateko.

 

San Joan jaien inguruan urtero antolatzen da haurren areto futbol txapelketa Tolosan. Kirolagunak kirol elkartea ari da horretaz arduratzen azken urteotan. Bertako kidea den Josu Ugartemendiarekin hitz egin dugu txapelketaren inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!