Bordon dantzarien eta erraldoien txanda

Ataria 2023ko ekainaren 24a

Andre Maria parrokian, San Joanen begiradapean, eguneko protagonista guztiak bildu dira; alardeko eskopetari eta udalbatzako kideei batu zaizkie bordon dantzariak eta erraldoiak. Aurten bordon dantzarien kapitaina Miren Nazabal Urruzola izan da berriz ere eta berak gidatu du San Juan zortzikoa.

Meza nagusia eta gero, prozesioa atera da Andre Maria parrokiatik eta bertan dantzatu dute erraldaldoiek eta bordon dantzariek, eskopetariek salbak bota dituzten bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!