Eutsi Goiari!

Mendi lasterketak eta judoa

Imanol Garcia Landa 2023ko ekainaren 9a

T3T maratoia eta T2T mendi lasterketak eta Tolosa Judo Klubeko bi bikoteek lortutako Espainiako Txapelketa izan ditugu hizpide.

Igandean T3T maratoia eta T2T mendi lasterketak egingo dira. Tolosan hasi eta bertan izango dute helmuga. Iñaki Insausti antolakuntza taldeko kidearekin, eta Alpino Uzturre mendi lasterketa taldeko Olatz Lizartza eta Yashira Navas mendi lasterkariekin hitz egin dugu lasterketei buruz.

Bestalde, Tolosa Judo Klubeko bi bikoteek Espainiako Txapelketa irabazi dute Nage No Kata modalitatean. Seniorretan Unai Saralegik eta Unai Regillagak irabazi dute eta juniorretan Joseba Regillagak eta Joseba Etxarrik. Unai Saralegi eta Joseba Etxarrirekin aritu ginen solasean lorpen horren inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!