Oroimenaren webguneko bilatzailea desaktibatu dute Tolosan

Ataria 2023ko apirilaren 18a

Erandion ere desaktibatu dute. Bi udaletan EAJ dago agintean, eta azken egun hauetan jeltzaleek argi utzi dute euren iritzia: «Gauza bat giza eskubideen urraketen biktima izatea da eta beste bat espetxe politika bidegabeen biktima izatea».

Galdakaon hasi zen polemika, Aranzadi Zientzia Elkarteak osatutako biktimen zerrendetan ETAko kideak eta ETAko presoak ageri zirela eta. Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak hilabeteko epea eman die udalei, irizpideak aldatu eta ETAko presoen izenak ezabatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!