Tolosako Udalak biktimen bilatzailea indargabetu dezala eskatu dio Aranzadiri

Ataria 2023ko apirilaren 12a

EITBk jakinarazi duenez Tolosako Udalak Aranzadi Zientzia Elkarteari eskatu dio indarkeriaren biktimak biltzen dituen webguneko bilatzailea indargabetu dezala, biktimen zerrendetan ETAko kideak egotea ahalbidetzen duten irizpideak zuzendu bitarte. Galdakaoko (Bizkaia) PSE-EE alderdiak egindako salaketa baten harira sortu da hika-mika. 2020an aurkeztu zuen udalak giza eskubideen urraketen inguruko informazioa jasotzen duen webgunea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!