Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak biktimen webguneak aldatzeko eskatu die sei udali

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Hermosilla 2023ko apirilaren 14a

Galdakao (Bizkaia), Orio, Oiartzun, Hernani, Villabona-Amasa eta Azpeitia (Gipuzkoa) dira sei udalerri horiek; mehatxu egin die auzitara jotzearekin.

Giza eskubideen urraketak pairatu dituzten biktimei buruzko udal webguneen polemika ez da baretu, eta orain Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkaritza ere tartean sartu da. Denis Itxasok zuzentzen duen ordezkaritzak webguneak aldatzeko eta haietatik «ETAren biktimen eta kideen arteko parekatzea» kentzeko eskatu die sei udali.

Galdakao (Bizkaia), Orio, Oiartzun, Hernani, Villabona-Amasa eta Azpeitia (Gipuzkoa) dira sei udalerri horiek; guztietan EH Bilduk du alkatetza. EAJk zuzentzen dituen beste bi udalerritan ere, Erandion (Bizkaia) eta Tolosan (Gipuzkoa), antzeko web orriak daude, baina Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak ez ditu bere zerrendan sartu, «horiek desaktibatzeko jarraibideak eman dituztela egiaztatu» duelako.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!