Eutsi Goiari!

'Txiki' Plazas eta Nescup txapelketa

Imanol Garcia Landa 2023ko apirilaren 14a

Bi elkarrizketa entzun ditugu gaurko saioan. Batetik Miguel Angel Plazas 'Txiki'-ri egindakoa bere ibilbidearen inguruan. Bestetik, Henar Martinezi egindakoa, Nescup Txapelketaren inguruan.

Neguko Kiroletako Euskal Federazioan zuen ardura utzi berritan, Miguel Angel Plazas ‘Txiki’ tolosarra omendu zuten Tolosako Alpino Uzturre elkartekoek, urteotako ekarpenagatik. Berarekin hitz egin genuen bere ibilbidearen inguruan.

 

Bestalde, bihar jokatuko da VI. Nescup futbol txapelketa, Tolosako Berazubi estadioan, Tolosa CF-k antolatuta. Henar Martinez da klubeko emakumezkoen futboleko atalaren koordinatzailea, eta berarekin hitz egin genuen txapelketaren inguruan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!