Eutsi Goiari!

Mendi lasterketa taldea eta batel denboraldiaren hasiera

Ataria 2023ko urtarrilaren 13a

Gaurkoan mendi lasterketak eta arrauna izan ditugu hizpide saioan. Soronea-ammma mendi lasterketa taldearen aurkezpena egin berri dute, eta horri buruz hitz egin dugu Alex Jimenez koordinatzailearekin. Bestalde, igandean hasi ziren Gipuzkoako Batel Ligarekin, lehen jardunaldia jokatuz. Tolosaldeko Arraun Klubeko ordezkaria den Kike Mokoroarekin hitz egin dugu denboraldi hasierari buruz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!