Plazaratu da kultura

Irati Saizar Artola 2022ko uztailaren 16a

Broken Brothers Brass Band taldeak kalejiran egin du bidea Euskal Herria plazatik Zumarditxikira, Kultura Plazara jaialdiaren bigarren eguna abiatzeko.

Formatu berrituarekin iritsi da, aurten, Kultura Plazara jaialdia. Gastronomia eta kultur emanaldiak uztartuz, hiru egunetako egitaraua ospatzen ari dira Zumarditxikia gune nagusi hartuta. Gaur eguerdian, Euskal Herria plazatik abiatuta, Broken Brothers Brass Band taldea kalejiran iritsi da Zumarditxikira, bidean geldialdiak eginez. Gero, bermut dastaketa egin dute bertan. Arratsaldean zehar musika izango da gune horretan, eta 20:00etan Rukulak kontzertua eskainiko du. Afalostean, 22:00etan, Anari izango da oholtzan, eta 23:30ean, El Txef A DJ-a.

Bihar azken eguna izango da:

  • Uztailak 17, igandea
    • 11:00-16:00. Haur Parkea.
    • 12:30. Sagar edarien dastaketa.
    • 16:00. Gunearen itxiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!