Tolosako San Joan festak 2022

Emanaldi berezia

Ataria 2022ko ekainaren 27a

Tolosako Udal Txistulari Bandak ‘Arnas berriz’ saioa eskaini zuen atzo, Euskal Herria plazan. Herriko musikari eta talde ugari izan ziren oholtzan eta txistulari bandan 50 urte eman dituzten Xabier Zelaia Txirrita eta Juan Joxe Agirre Ttanbor omendu zituzten.

Tolosako Udal Musika Banda, Hodeiertz abesbatza, Udaberri dantza taldea, Tolosako dultzaineroak, Giro Arte dultzainero taldea, Ander Zubillaga (gitarra elektrikoa), Igor Oiarbide (baxu elektrikoa), Ane Urbizu (akordeoia), Oier Ponce (teklatua), David Gorospe (bateria) eta Irene Lopez (abeslari bakarlaria) izan ziren oholtzan emanaldi berezia eskainiz.

Argazkiak: Tolosako Udal Musika Banda

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!