Tolosako San Joan festak 2022

Herri kirolek hartu dute plaza

Irati Saizar Artola 2022ko ekainaren 25a

Eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, herri kirol erakustaldia egin dute Trianguloa plazan, gaur eguerdian, sanjoanak ospatzen jarraitzeko.

Herri kirolen erakustaldiak hartu du Trianguloa plaza, eguerdian. Euriak utzi duen neurriko saioa egin dute, harri jasotzaileak Gaztelako atearen azpian babesean zirela. Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño aizkolariak bai, haiek euripean osatu behar izan dute lana, baina, hala ere, txukun bukatu dituzte egitekoak.

Karmele Gisasola eta Lucia Orbe aritu dira harria jasotzen eta bigarren lan batean ere jarri dituzte: ingudean. Lan horretan, Jon Loiola ere aritu da. Jokin Eizmendi harri jasotzaileak ere hartu du parte erakustaldian.

Plazako festa amaitu da baina sanjoanek aurrera jarraitzen dute, arratsaldean eta bihar ere izango delako zertaz gozatua. Ikusi hemen egitaraua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!