ERREPORTAJEA

Gaixo bakoitzaren beharretara egokituz

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko maiatzaren 29a

Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea (Ademgi) irabazi asmorik gabeko erakundea da, Bizipoza elkarteko kidea, eta Gipuzkoako esklerosi anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du; 25 urte baino gehiago daramatza (1994an sortu zen). 

«Gipuzkoako esklerosi anizkoitza jasaten dutenen jarrerak hobekuntza handia izan du etorkizuneko eskubide eta aukerei dagokienez», adierazi dute elkartetik. «Gizatasuna, profesionaltasuna, enpatia, berdintasuna, gardentasuna eta ikerketarako konpromisoa dira gure balio nagusienak», gaineratu dute.

Donostian du egoitza, eta bertan, esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeaz gain, errehabilitazio integralerako zerbitzua eskaintzen die beste gaixotasun neurologiko batzuk dituztenei, hala nola, alboko esklerosi amiotrofikoa, muskulu-distrofia mota desberdinak edo muineko lesioak, besteak beste.

Horretarako, psikologiako, logopediako edo gizarte-laneko zerbitzuak dituzte, baita fisioterapia-talde bat eta guztiz egokitutako gimnasio bat ere, azken berrikuntza tekniko eta birtualak dituena. «Errehabilitazio integrala, jarraitua eta diziplina anitzekoa da, gaixo bakoitzaren beharretara egokitua, esperientzia zabala duten profesionalen eskutik. Aholkularitza eta laguntza eskaintzeak, gero eta paziente gehiagok autonomia eta bizi-kalitate handiagoa izatea dakar».

 

ADEMGI ELKARTEA

Helbidea. Zarategi pasealekua, 68. Donostia.

Helbide elektronikoa. info@ademgi.org.

Telefonoa. 943 245 600.

Facebook. Ademgi - Esclerosis Multiple Gipuzkoa.

Instagram. @ademgi_emgipuzkoa.

Erlazionatuak

Mila aurpegiko gaitza

Josu Artutxa Dorronsoro 2022 mai 29 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!