Udalak sarea jarri du Lizardi plazako jolas eremuaren inguruan

Ataria 2022ko maiatzaren 12a

Haurren Hiria proiektuaren baitan, herriko haurrek egindako proposamenari erantzunez jarri dute sarea, erabiltzen dituzten baloiak ibaira erori ez daitezen.

Tolosako Udalak lanean jarraitzen du "herritarren eskaerei erantzuna emateko eta Tolosa guztiontzat atsegina eta erabilgarria izan dadin". Joan den astean ireki zuten Santa Lutziako aparkaleku berria, 28 plaza berrirekin, tolosarren beharrei eta eskaerei erantzunez.

Orain, herriko haurrek Haurren Hiria programaren baitan egindako eskaerari erantzun dio udalak. Pandemiaren aurretik, programa horretan, Tolosako haurrek herria nola bizi duten landu zuten Tolosa, guztion herria lelopean. Besteak beste, natur-guneen eta jolasguneen inguruko azterketa egin zuten eta hainbat proposamen eta eskaera egin zizkioten udalari; horien artean, Lizardi plazako jolas eremuaren inguruan sarea jartzea, erabiltzen dituzten baloiak ibaira erori daitezen saihesteko.

Udala haurren eskaerei erantzuten ari da. Jolasgunean sarea jartzeaz gain, liburutegi handiago bat izatea ere eskatu zuten haurrek, eta dagoeneko kultur etxean liburutegi berria eraikitzeko proiektua lantzen ari dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!