Santa Lutziako aparkalekua erabilgarri

Ataria 2022ko maiatzaren 4a

28 ibilgailurentzat lekua izango du aparkaleku berriak.

Santa Lutziako aparkaleku berria erabiltzeko prest dago. Tolosako Udaletik esan dutenez, 28 ibilgailurentzat lekua izango du, "eremuan zegoen aparkaleku arazoari irtenbidea emate aldera eta herritarren beharrei eta eskaerei erantzunez". 

Santa Lutzia eremuan eta Orixe eta Samaniego ikastetxeetara igotzeko bidean sortzen diren trafiko eta aparkaleku arazoei irtenbidea emateko, eta Eusko Jaurlaritzak eraikiko duen institutuko eraikin berria dela-eta galduko diren aparkalekuak berreskuratzeko helburua ere izan dute lanek. 

Behin behineko aparkalekua da Santa Lutzian sortu dena, Tolosako Udalak etorkizunean eremua osoa hartuko duen proiektu integrala garatu nahi duelako bertan. Edonola ere, orain gauzatu diren lanak etorkizunean garatu ahal izango den proiekturako baliagarriak izan dira, bereziki, indusketa lanei dagokienean. Guztira, 95.366,84 euroko kostua izan dute lanek (BEZ barne).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!