Gehigarria: komertzio txikia

Elkar hartuta indartsuago

Ataria 2022ko api. 12a, 09:59

Tolosako merkatariak elkartu eta Tolosa&Co sortu zutenetik pasa dira dozena bat urte, eta gaur egun, sektore ezberdinetako 210 merkatarik osatzen dute elkartea. Elkar hartzea eta sinergiak aprobetxatzea da elkartearen helburua, eskualdeko merkatari teknikarien ustez: «Komertzio txikiaren balio positiboa horixe da, txikiak izanik, zerbitzuaren kalitatea eta gertuko tratua bermatzea».

 

Tolosa&Co elkartetik aholkularitza eskaintzen zaie bazkide diren merkatariei: eguneroko arazoetan laguntza, lizentzia eta baimenen kudeaketa, udaletxearekin zuzeneko harremana, kideentzat ikastaro eta formazioak… Komunikazio erraza dute merkatariek elkarteko teknikariekin, eta esaterako WhatsApp taldeak dituzte kaleka antolatuta. Bide horretatik eta posta elektronikoaren bitartez informazio zuzena iristen zaie merkatariei». Era berean, harreman zuzena dute Gipuzkoako Bazkundearekin, Gipuzkoako Federazioarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin.

Elkartean lan poltsa bat daukate osatuta eta elkarteko kide diren establezimenduek datu-base horretara sarbidea dute, euren saltokiko lantaldea handitu edo ordezkoren bat bilatzeko beharra badute. Urtero elkartetik kanpaina ezberdinak bideratzen dituzte. «Finkoak izaten dira bi, Braderie-a eta eguberritakoa. Gainerakoan, momentuko beharren arabera antolatzen ditugu bestelako kanpainak».

Kide diren merkatariei euren gastuetan murrizketa errazteko, hainbat erosketa elkartetik bideratzen dituzte duela zenbait urtetik hona. «Poltsak, oparitarako paper bilgarriak... hitzarmen txikiak lortu ditugu enpresa ezberdinekin eta Tolosa&Co elkarteko bazkide direnek produktu horiek merkeago eskuratu ditzakete». Norabide horretan sakondu eta elkarteko bazkideek online salmentan aurrera urratsak eman ditzaten, banaketa zerbitzu batekin ere adostu dute hitzarmena merkatari elkartetik.

Gogoko.eus
Merkatariei ez ezik erosleei ere gauzak jartzeko, pandemiaren aurretik Gogoko.eus ekimena jarri zuten martxan. «Gogoko-n Maialen izango duzu zure erosketarekin laguntzeko prest; 688 750 783 telefono zenbakira whatsapp baten bidez zure erosketa zerrenda bidali, eta bera ardurartuko da gainontzeko guztiaz. Gainera Gogoko zerbitzuaren bidez, Tolosako saltoki desberdinetan egin ditzakezu erosketak (harategia, fruta denda, arropa denda...) eta Tolosaldeko edozein herritan egunean bertan jaso, 18:00etatik 20:00etara bitartean». Pandemia tarteko zerbitzu horrek oso ongi funtzionatu duela esan dute. Iaz, adibidez, 800 bidalketa baino gehiago egin zituzten.

TOLOSA&CO

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!