Zaintza lana egiten dute, elkar zaintzea eta elkarrekin sinergia berriak sortzea da nahia, eta horretarako eskaintza edo zozketa bereziak diseinatzen dituzte, besteak beste.
Bestelako babes eta laguntza ematen diete ere herrietako saltzaile txikiei. Esate baterako, instituzio desberdinetatik ateratzen den informazio guztia landu, laburbildu eta zabaltzen dute eta horrekin batera aholkularitza zerbitzua ematen dute edota diru laguntzen tramitazioak egiten lagundu.
Adibidez hilabete honetan zehar Eusko Jaurlaritzatik urtero ateratzen den MEC (Modernización de Establecimientos Comerciales) diru laguntza argitaratzea espero dute eta horretan lagunduko diete saltzaileei. Diru laguntza hau edozein merkataritza edo zerbitzu saltokik eskatu dezake, ez elkarteetako kideek bakarrik. Laguntza horrek bi lerro desberdin estaltzen dituela esan dute. Batetik saltokietan egindako obrak edo berrikuntza inbertsioak (margotu, altzari berriak erosi...), eta bestetik, informatikan inbertsioak, baita aurtengo Ticket BAI programa ere.
Eskaera ugari izaten dituen diru laguntza dela esan dute. Inbertsioaren %20-30 bitartekoa diruz laguntzen dutelako. Merkatari batzuentzat zaila izaten da diru laguntzak aurkeztea, izan ere, dena telematikoki egin behar da, eta horretan laguntzen dute: dokumentazio guztia jasotzen dute merkatarien eskutik eta eurek aurkezten dituzte eskaerak jasotako ordena errespetatuz.
Hori baita merkatarien elkarteetako egitekoak; merkatari txikiei euren jardunean lagundu, bai eguneroko tramitazioei buruzko zalantzak argituz, eta baita euren lana errazteko kanpainak sortuz eta sustatuz. Herritarrak herrietan erosketak egitea duen garrantziaz ohartarazteko egiten dute lan eta sektorearen modernizazioaren alde lan egiten dute, kudeaketa erraztuz eta merkatariak animatuz bide horretatik jarraitzera.
Merkatarien elkarteetatik saltoki guztietako kideak animatu nahi dituzte elkartekide izatera: «Hiru herri hauetakoren batean saltokiren bat baduzu, eta elkartean interesa izanez gero, jarri gurekin harremanetan, gustu handiz lagunduko dizugu eta».