Martxan da berriz ere Hiribus elektrikoa

Ataria 2022ko martxoaren 29a

Tolosako Hiribus elektrikoak istripua izan zuen pasa den urtarrilean. Hilabete hauetan azterketa sakona egin diote ibilgailuari, eta udalak esan du egindako azterketak erakutsi duela istripua giza akats baten ondorioz gertatu zela.

Tolosako Udalak esan du martxan dela berriz ere Hiribus elektrikoa. Azterketa sakona egin diote Rondilla kalean izandako istripua gertatu zenetik eta berrabiarazi dute jada autobus elektriko bidezko Hiribus zerbitzua. Udalak esan du egindako azterketak erakutsi duela giza akats baten ondorioz gertatu zela istripua. Ibilgailuari azterketa mekaniko sakona egin diotela gaineratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!