Tolosako Hiribusak istripua izan du Rondilla kalean

Ataria 2022ko urtarrilaren 20a

Hiribusa istripua 2022 8 1642669675361
Hiribusa istripua 2022 1 1642669673596
Hiribusa istripua 2022 2 1642669673890
Hiribusa istripua 2022 3 1642669674219
Hiribusa istripua 2022 4 1642669674484
Hiribusa istripua 2022 5 1642669674687
Hiribusa istripua 2022 6 1642669674889
Hiribusa istripua 2022 7 1642669675150
Hiribusa istripua 2022 9 1642669675599
Hiribusa istripua 2022 10 1642669675820
Tolosako hirubusak istripua  11 1642670948982
Tolosako hirubusak istripua  12 1642670949435
Tolosako hirubusak istripua  13 1642670949868
Tolosako hirubusak istripua  14 1642670950639
Tolosako hirubusak istripua  15 1642670951584
Tolosako hirubusak istripua  16 1642670952604
Tolosako hirubusak istripua  17 1642670953560
Tolosako hirubusak istripua  18 1642670954301
Tolosako hirubusak istripua  19 1642670955078

08:40 inguruan izan da istripua Rondilla kalean. Musika eskolaren aurrean 08:30eko zerbitzua eskaintzen ari zen Hiribus elektrikoa. Istripuak ez du zauriturik eragin, kalte materialak bakarrik. Tolosako Udaltzaingoaren arabera, ez dago argi zer gertatu den. 12:30ean Hiribus zerbitzua berrabiarazi dela jakinarazi du Tolosako Udalak.

Anbulantzia, suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira eremura, baina ez da beharrezkoa izan inor artatzea. Tolosako Udalak esan du gidariari ohiko frogak egin dizkiotela eta negatibo eman duela guztietan. Gertaera aztertzen ari dira eta autobusa bera monitorizatua dagoenez, akatsa non izan den jakin ahalko dutela esan du udalak, aurrerantzean horrelakorik berriz ere gerta ez dadin. Hiribus zerbitzua berrabiarazten ari dira eta ordezko autobus bat jarriko dute goizean zehar. Hiribus elektrikoa konpondu bitartean, ordezko autobusarekin eskainiko dute zerbitzua. 

Istripu ikusgarria
Postontziak eta seinaleak aurretik eraman ditu Hiribusak. Lekukoen arabera gidariak ez zekien zer gertatu den: "Balaztari eman eta eman ibili dela baina autobusak jaramonik ez diola egin esan du". Bidaiarien artean ez da zauriturik egon. Ezeiza gozotegian ere kalte materialak bakarrik egon dira. "Eskerrak une horretan ogia erosten ez zegoen inor. Izugarrizko soinua entzun dugu. Autobusa barrura sartuko zela pentsatzen genuen. Urduri baina bidaiarien artean haurrak zeudela ikusi eta gozotegi barrura ekarri ditugu. Ikaratuta eta negarrez zeuden baina ezer larririk ez zuten. Zorionez ez da ezer larririk gertatu". Kanpoan lekukoek ere hori esaten zuten. Bizilagun baten esanetan, "trumoi moduko bat entzun dut". Atariaren aurrean autobusa zegoela ikusi du ondoren: "Bizilagun batek ezin zuen kalera atera, atariaren aurrean autobusa zegoelako. Gidariarengana gerturatu gara lasaitzeko, eta berak ere ez zuen ulertzen zer gertatu den". Tolosako Udaltzaingoak, ildo beretik, istripua zerk eragin duen aztertzen ari direla azaldu du.

Hiribusa mugitzeko lanetan ari dira oraindik. Garabi handiago baten beharra ikusi dute, izan ere, mugitzeko heldulekua erabat puskatuta zeukan Hiribus elektrikoak. Zerbitzua ere eten egin behar izan dute baina 12:30ean, Tolosako Udalak jakinarazi duenez, zerbitzua berriz martxan da. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!