Azken egunean ere, txarangak ozen

Eneritz Maiz Etxarri 2022ko martxoaren 1a

Asteartita eguna azkena izanagatik indartsu ibili dira txarangak; lekuz aldatuta bada ere, ohiturari eutsiz, Plaza Berrian egin dute bilkura San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangek.

Tolosako inauterien ezaugarri nagusienetakoak dira txarangak, eta txarangez gozatzeko momentuak baditu Asteartitak. Kalez kale jarraitzeko aukeraz gain, bilkura egin ohi dute. Gaur, Plaza Berrian elkartu dira San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangak.

Banan-banan egin dute sarrera plazara. Eguzki bete-betean, giro ederra sortu dute plazan, eta behin lau abesti elkarrekin jo ondoren, bakoitzak bere bidea hartu du kaleak musikaz betetzeko.

San Esteban txarangak, iazko urteurren festa ezin izan zuen ospatu, eta aurten ospatu dute, Alcoyanokoekin batera.

Erlazionatuak

Lau txarangak batera

Ataria 2022 mar 01 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!