Inauteri giroa Trianguloan

Ataria 2022ko otsailaren 10a

Tolosako inauteriak egingo direla jakin den egunean, Nekaezinak txarangako zenbait kidek Trianguloa plazan inauteri doinuak jo dituzte. Berez urtebetetze bat ospatzeko elkartu dira, baina bat egin dute herrian inauteriak egingo direnaren albistea zabaltzen ari zen unearekin. Jendea inguratu da, aurpegian irribarrea zuela, inauteriak ospatzeko irrikaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!