Ikaztegietako lan heriotza salatzeko elkarretaratzean bildu dira Tolosako gazteak

Ataria 2022ko urtarrilaren 14a

Kontseilu Sozialistak deituta Tolosako Trianguloa plazan elkartu dira heriotza salatzeko. KONTSEILU SOZIALISTA

Kontseilu Sozialistak deituta, iluntzean, Tolosako Trianguloa plazan elkartu dira, aste hasieran, Ikaztegietan, izandako lan heriotza salatzeko

Goizean gehiengo sindikalaren salaketa etorri bada, arratsaldean Kontseilu Sozilialistaren deialdiaren txanda izan da. Hertell kooperatiban hil den amezketar gaztearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute Tolosan, Kapitalismoa hiltzailea leloarekin. Kontseilu Sozialistak azaldu duenez, "irabazi ekonomiko eta pribatuak lortzea erdigunean duen gizarte eta ekonomia eredu batek halabeharrez soldatapeko lan prekarioak eta arriskutsuak sortzen dituela ulertzen dugu". Eta horrenbestez gehiru: "Gure indarrak bestelako ekoizpen-eredu eta gizarte baten alde jartzeak berebiziko garrantzia hartzen du".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!