Entzuteko jaioak

Musika munduan azken aldian pasa dena

Jon Miranda Labaien 2021eko azaroaren 4a

Euskal Herriko musika panoraman izan den berriena ekarri dugu Entzuteko Jaioak saiora.

Libe Garcia de Cortazarrek eta Jon Basagurenek sortu duten Pasadena musika proiektu berriarekin abiatu dugu irratsaioa. Ondoren etorri dira, Brigade Loco, Streetwise, Lemak edota Uger bezalako taldeen azken emaitzak.

Musika munduan ibilbide bat eginda duten Liher eta Seiurte taldeen berriena ekarri dugu gurera. Bestelako proposamenei ere arreta jarri diegu, hala nola, Danajan eta Petra musika proiektuei.

Eta bitxikeri gisa, Jon Maiak Kantu bat gara egitasmoaren barruan Asier Etxeandiarekin ondu duen Nirekin piezaren bertsioa eta runba musika euskaraz egiten duen Kilimak taldearen Gatza entzun ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!