«Beharrezkoa da arazo ezberdineko herritarrak laguntzea»

Josu Artutxa - Eneritz Maiz 2021eko urriaren 28a

Tolosako Herrikide Ikastetxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira Irati Insausti eta Alba Carrasco, 15 eta 16 urtekoak. Boluntariotza Azokako postuak banan bana bisitatu zituzten atzo. «Gustura» eta «ikasteko asmoz» bertaratu zirela adierazi zuten.

Zer ikusi ahal izan duzue boluntariotza azoka honetan?

Hona heldu garenean, hitzaldi bat eskaini digute, gerora ikusi duguna azaltzeko. Ondoren, talde txikiagotan banatu gara, postuz postu joateko. Besteak beste, Gurutze Gorriaren, Gautenaren edota Atzegiren postuak bisitatu ditugu.

Zer azaldu dizuete bertan dauden erakundeek?

Postu bakoitzean, erakunde bakoitzaren berri izan dugu, eta zein lan egiten duten kontatu digute. Horrez gain, egunen batean boluntario modura lan egin nahiko bagenu, nola lagundu genezakeen ere azaldu digute bertako arduradunek.

Zuen arreta bereganatu duen erakunderen bat izan al da azokan?

Oro har, guztiak iruditu zaizkigu oso interesgarriak, baina oraingoz behintzat, ez dugu boluntario modura horietakoren batean lan egiteko asmorik. Akaso, aurrerago emango genuke pauso hori. Noizbait boluntario izanez gero, ziurrenik Atzegi erakundean ariko ginateke.

Zuen ustez, zergatik behar dira boluntarioak?

Beharrezkoa iruditzen zaigu arazo ezberdinak izan ditzaketen herritarrak laguntzea; interesgarria eta entretenigarria da aldi berean.

Erlazionatuak

Ikasleek gizartean zenbat behar dauden ikusi dute

Josu Artutxa - Eneritz Maiz 2021 urr 28 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!